FP Andra Mari bloga

BLE bidezko 3D indoor geolokalizazioa

Ikasgela eta tailerretan material inbentariagarriko geolokalizaziorako sistema pilotu bat ezartzeako proiektua, ‘IoTrekin lotutako teknologien eta metodoen‘ ildo estrategikoarekin lerrokatuta dago.

Espazio itxietan inbentariatu daitezkeen ekipoak eta elementuak 3Dn geolokalizatzeko sistema bat da, espazioaren 3 ardatzetan kokatzea ahalbidetzen duena, edozein unetan azkar eta erraz, azken belaunaldiko energia txikiko bluetooth (BLE) teknologia erabiltzen duen txip baten bidez, bateriarik eta elikadurarik behar ez duena.

Txipa duen pegatina

Inbentariatutako elementuak txipa duen pegatina batekin identifikatzen dira, eta sistemak, tratatu beharreko arloaren barruan, erabilerari, trazabilitateari eta historiari buruzko datuak biltzen ditu. Datu horiek aztertu ahal izango dira inbentarioaren kudeaketan eta optimizazioan erabakiak hartzeko, eta erraztasuna emango da inbentarioak egiteko, lortutako datuak monitorizatzeko eta kudeatzeko.

Lokalizazioaren ideia berria ez bada ere, txip hori erabiltzea aurrerapen handia da, ez baita beharrezkoa bateriak aldatzea, Bluetooth-ek igorritako uhinetatik jasotzen duen energiarekin funtzionatzen baitu. Gainera, Bluetooth v5.1 teknologia erabiliz, posible da konektatuta dauden gailuen kokapena zehaztea, estaldura-eremuaren barruan inbentariatutako ekipoak aurkitzeko behar besteko zehaztasunez.

Zabaldu ezazu zure sareetan

Utzi zure iruzkina

Onartzen dut pribatutasun politika

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Hau ere interesatuko zaizu