FP Andra Mari bloga

Blockchain Galdakaoko Andra Mari LHIIn

blockchain-3019120_640

Zer da Blockchain?

Gure ikastetxean Blockchain proiektu bat garatzen ari gara. Hasteko, Blockchain, bloke-katea esan nahi duena, teknologia berriaren azalpen txiki bat:

Teknika kriptografikoak erabiltzen dituen datu-egitura bat da, kateko bloke bakoitzak aurreko blokeko informazioa izateko moduan biltegiratzen dena, eta hortik kate-izena. Horrek oso zaila egiten du hura manipulatzea eta faltsutzea, eta horregatik erabiltzen da katean dagoen informazioa ziurtatzeko: esan dezakegu bere erregistroen egiazkotasunaren fede ematen duen notario baten funtzioa egiten duela.

Zertan datza proiektua?

Bitcoin ospetsuek teknologia hori erabiltzen dute, baina blockchain-ek kriptomonedentzat baino askoz gehiago balio du. Guk ikaskuntzaren emaitzak edo tituluak baliozkotzeko erabiliko dugu, faltsutu ez daitezen.

Montatzen ari garen Blockchain laborategia CIFP Andra Mari LHIIn

Otsailerako jada lortu dugu Alastria nodoak izatea; irabazi asmorik gabeko elkartea da, eta ekonomia digitala sustatzen du erregistro teknologia deszentralizatuen garapenaren bidez (Blockchain)

Nortzuk gara?

Gure lan taldea handitu dugu, hasieran Iñaki Aizpuru eta Eduardo Aginako gaude irakasle gisa; Paul Mirandaren laguntza genuen, Telekomunikazio eta Informatika zikloko bigarren mailako ikaslea. Ikasle honek hiru urte daramatza jada teknologia honetan lanean, eta beraz, bere ikuspuntua ezinbestekoa da gure proiekturako.

Taldearen azken eskurapena Mannal Sheikh da, Telekomunikazio eta Informatika zikloko lehen mailako ikaslea, eta potentzial handia duela iritzita, fitxatu egin dugu, etorkizunean bigarren mailako ikaslearen ezagutzak lehen mailakora pasa daitezen eta ikasleengan belaunaldi-erreleboa izan dezagun.

El grupo de trabajo Blockchain junto al servidor que trabajará como nodo de Alastria
Bolckchain lan taldea, Alastria nodo gisa lan egingo duen zerbitzariarekin batera.

Zabaldu ezazu zure sareetan

Utzi zure iruzkina

Onartzen dut pribatutasun politika

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.