Enpresa Baliabideen Plangintzak (ERP ingelesezko Enterprise Resource Planning akronimotik) antolakuntzen esparru nagusiak batu eta kudeatzen dituzte, hala nola, ekoizpen, banaketa, finantzak edo giza baliabideak.

Fluxu informazioa hobeto kudeatu ahal izateko helburuarekin sistema adimentsu hauek sortu ziren. Sistema adimentsu hauek kudeatzaileei departamentu desberdinen artean bai horizontal bai bertikalki bila aritzea posibilitatzen die, hauen egoera kontsultatu ahal izateko. Antolakuntza bateko departamentu eta eginkizun guztiak sistema informatiko bakar batean batzea du helburutzat, departamentu desberdinei lagungarri izan dakiokeelarik