Wiliot Starter Kit

Kostata, baina azkenean badugu gure esku artean ´Wiliot Starter Kit´.

Wiliot-ekin hasteko kit-a

Osagaiak

Teknologia berri honek hiru mailako arkitektura du eta elementu hauek ditu:

Informazio-fluxu
  • Pixel IoT: Bluetooth Low Energy gailua da, energia bildu eta informazioa transmititzen duena.
  • Bridge: Potentzia handiko erradioa inplementatzen duen gailu bat da, eta IoT pixelak bizkortzeaz eta aldi berean informazio paketeak Gatewayra bidaltzeaz arduratzen da.
  • Gateway: Internetera konektatutako gailu bat da, eta informazio-paketeak jasotzeaz eta Wiliot Cloud-i bidaltzeaz arduratzen da, komunikazio-kanal seguru baten bidez.

IoT pixelek sortzen duten informazio guztia Wiliotek horretarako duen plataformara bidaltzen da, eta handik administratu eta kudeatu egiten da.

:

Wiliot plataforman jasotako datuak

Lehenengo pausuak

Oraingoz zera lortu da:

  • IoT gailuen arteko komunikaziorako MQTT (Message Queuing Telemetry Transport) protokoloa erabiltzen duten informazio-pakete horiek xehatu.
  • Interesatzen den informazioa datu-base batean ordenatuta gordetzea.
  • Mapa baten gainean bistaratzea, hurrengo irudian ikus daitekeen bezala, non bridgearen kokapena agertzen den (zirkuluaren erdian) eta pixela dagoen distantziara gutxi gorabehera (zirkuluak adierazia) denbora errealean.

IoT pixelaren kokapena Andramari LHko planoaren gainean

Orain, teknologia berri hau sakonki ikertu eta ulertu behar da, eta zer datu ematen dizkigun ikusi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.